XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nortasun agiria berritzeko aukera, bihar
San Andres sariko idi demak ospatzen egun hauetan.

Azkoitiko probalekuan ospatzen ari dira Sanders pentzu etxearen laguntzaz eratua, aurtengo San Andres sariko idi-demak.

Txapelketa hau, Aiako Hormigones Azkune etxeak eta Bizkaiako Aurrezki Kutxak antolatu duten erregulartasun sariketarako puntuagarri edo baliagarri izango da.

Larunbatean, Arientzaren idi pareek 54 plaza, Altzubarrenen idiek 48 plaza eta Arzadunen idiek berriz 51 plaza egin zituzten.

Igandean, Pedernalesen idiek, 48 plaza, 4 zinta eta 3,20 metro egin zituzten.

Mendigoitirenak, 51 plaza, 3 zinta eta 1,6 metro.

Unanuerenak berriz, 62 plaza 2 zinta eta 2,62 metro.

Asteleheneko emaitzik oraindik ez badakigu ere bi sesio ziren jokatzekoak, bata arratsaldeko 5etan Lazkano, Belarreta eta Urrutikoetxearen idi pareek parte hartzen zutelarik eta bestea ilunabarreko 10etan.

Gaur asteartea, Imakulada eguna, atzoko gisan, bi ekitaldi izango ditugu, bata arratsaldeko 5etan eta bestea gaueko 10etan.

Gaur parte hartuko duten idi pareak, Txauson anaiak, Urrutia Javier, Goirin Goinzari Lopene, Egurbide eta Zubitegirenak izango dira.

Aurtengo San Andres sari honi bihar asteazkena emango zaio amaiera, nahiz eta asteguna egun egokiena ez izan idi proba zaleentzat, bertan Urgo, Zurdo eta Beitiaren idi pareek hartuko dute parte eta ondoren 12 lehen zarituei zariak ematea ekingo zaio.

Zariak, hainbat entitateen oroigarriz gain 110.000 pezetatik hasi eta 27.000 pezetarainokoak izango dira.

Orain artekoan bezala nahiko giro jatorra agintzen zaie proba zale guztiei, gaur eta bihar Azkoiti aldean.

Meza.

Gaur asteartea, eguerdiko 11etan gure herriko parrokian Luis Zabaleta eta Zukuzu baserriko Maria Zubizarretaren alde hirugarren urteurreneko meza ospatuko da.

Baita ere meza berdinean eta Anaitasuna futbol elkarteak antolaturik Lorentzo Larrañaga eta Fernando Juaristiren animen alde erregutuko da, bi hauek duela gutxi hil dira ez beharrez eta biak Anaitasunan arituak dira.

San Andres sariko idi demak ari dira ospatzen egun hauetan herriko probalekuan, jende dexente hurbiltzen ari delarik.

Eneko eta J.R..